XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ADITZA: INPERATIBOA.

Gonbara itzazu bi perpaus hauek: (l) Bihar eskolara joango zara.

(2) Joan zaitez eskolara.

Lehenbizikoak, berez, ez du agindu bat adierazten, etorkizunean gertatuko den zerbait baizik.

Hala ere, entonazio gogor bat emanez gero, agindutzat har daiteke.

Pertsona bat hori esaten duena, alegia haserre dagoela adieraz dezakeen bezalaxe.

Joan zaitez, ekar ezazu, esan iezadazu... eta abar orain arte ikusi ez ditugun bezalako adizkerak dira.

Adizkera berezi honi agintera edo inperatiboa deitzen zaio.

Normalki agindua neure aurrean dudan pertsonari ematen diot: (3) Zu, zatoz hona, mesedez!.

(4) Hi, eros ezak tabakoa!.

(5) Ekar ezazue baloi hori hona!.

Denek zu, hi, zuek... diote.

Bigarren pertsona, beraz.

Eta bigarren pertsona beti aurrean duguna da.

Hitzegiten ari dena lehen pertsona da.